2012-10-12

13 artikulua.- Altzako Barrutiaren Udal Batzarraren Auzo-alkatearen eskuduntza.

1. Altzako Barrutiaren Udal Batzarraren Auzo-alkateak honako eskumen eta funtzioak egikarituko ditu:
a) Batzarraren buru izan, bilkuraren deialdia eginez, gaizerrenda prestatuz, bilera altxatuz eta, hala balegokio, bertan behera utziaz, eta eztabaidak zuzendu bozketetan izan litezkeen berdinketak kalitatezko botoarekin erabakiz.
b) Barrutiaren Batzarrak harturiko akordioak gauzatu eta betearazi.
c) Barrutiaren Batzarraren menpe dauden zerbitzu administratiboak zuzendu eta bulegoetako pertsonalaren buru egitea, Alkateari dagokion Korporazioko pertsonal guztiaren buruzagitza gorenaren kaltetan gabe.
d) Barrutiaren Batzarrak bere esku dituen higiezinen eta gainerako udal ondasunen mantenua eta erabilera egokia zaintzea.
e) Aurrekontuaren Exekuziorako Oinarrietan jasotako mugetan gastua onartzea eta Barrutiaren Batzarrari esleituriko aurrekontu-kredituen kontu ematea.
f) Alkateak delegaturiko ordainketak agintzea, beti ere delegazioko Dekretuak zehazturiko baldintzetan.
g) Herri bideen aldi baterako okupazio-lizentziak ematea, instalakuntza finkorik gabekoak, eta beti ere Alkatearen delegazioz eta delegaziorako Dekretuak zehazturiko baldintzetan.
h) Obra txikientzako eta jardueretako baimenak ematea, azken hauek establezimendu horiei jarduera gogaikarri, osansungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen legeria aplikatzen ez zaienean, beti ere Alkatearen delegazioz eta delegaziorako Dekretuak zehazturiko baldintzetan.
i) Barrutian izan litezkeen hirigintzako erakunde kolaboratzaileetan Udalaren ordezkaritza izatea, beti ere Alkateak funtzio hori hirigintza saileko zinegotzi-delegatuaren esku utzi ez duen kasuetan.
 j) Barrutian sor litezkeen Alorreko Kontseiluen buru izatea, Batzarraren kide batean delegatzen denean ezik, eta Barrutian osatu diren edo jarduten duten herritar elkarteekin harremanak bultzatzea.
k) Alkate-lehendakariak delegazio zehatzaren bitartez bere esku uzten duen gainerako eskumenak.

2. Auzo-Alkateak deskontzentrazioz edo delegazioz dituen eskumen erabakiorren berri Barrutiaren Batzarrari emango dio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario