2012-10-12

28 artikulua.- Barrutiko Alorretako Kontseiluen izaera juridikoa eta eraketa.

1.- Altzako Barrutiaren Udal Batzarrak horrela proposaturik, Korporazioaren Udalbatzak Barrutiko Alorretako Kontseiluak sortuko ditu. Hauen helburua herritar eta elkarteek udal gaietan partehartzea bideratzea izango da.
2. Barrutiko Alorretako Kontseiluak herritarren partehartzea bideratzeko organoak dira, txostenak eta proposamenak egiteko funtzioa izango du, eta beti ere Barrutiko Batzarraren jardun eremuarekin zerikusia izango dute.
3. Barrutiko Alorretako Kontseiluaren jardun eremua zehazterakoan udal zerbitzuen antolakuntza kontuan hartuko da, eta bereziki, ondokoak:
- Kontsumoa eta azoka.
- Kultura, irola eta gazteria.
- Hezkuntza.
- Osasuna eta gizarte zerbitzuak.
- Hirigintza eta oinarrizko azpiegiturak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario